XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ariketak
1. Irakurri eizuz (Mt. 6,9 eta 7,11) testuak.

Alkarrekin konparatu eizuz eta saiatu zaitez zerikusirik daukien aurkitzen.

2. Idatzi eizu zure koadernoan gurasoak alaitzeko eta pozteko, euren semealabak egin leikiezan bost gauza.

3. Alkar lanean:
Bilatu eta ebaki irudiak: gurasoak umeak zaintzeko egiten dabezan ekintzak: zaindu, irakatsi, jaten emon, etab..

Bilatu eizuz gurasoentzat haurrak egin leikiezan gauzak adierazten dabezan argazkiak: lagundu, obeditu, erosketak egitera joan, oheak egin, etab.

Ebakiak eta argazkiak bildutakoan, itsatsi eizuz kartulina batetan.

Alde baten gurasoen ekintzak ipiniaz eta bestean semealabenak.

Ipini eizu multzo bakoitzean izenburu edo titulu bat eta irudi bakoitzaren azpian azalpen labur bat.

4. Marraztu eizu aita bat, bere seme edo alabearekin hartuemonetan: jolasten, mosua emoten deutsolarik, etab..

5. Esaizu ozenki Gure Aita zure lagunekin batera, gero idatzi eizue zuen koadernoetan.

6. Konparatu eizuz Jainkoak emon deuskuzan maitasun frogak eta gure gurasoak emoten deuskuezanak.

7. Pentsatu eizu zer gauza hitzegiten dozun zure Aita Jainkoarekin eta idatzi eizu zure koadernoan.

8. Zer erantzungo zeunskio otoitz egitea denporea galtzen dala esaten deutsun lagun bati?.